Edukira joan

Maite Lephaille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Lephaille
Bizitza
JaiotzaSohüta, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria

Maite Lephaille (Sohüta, Zuberoa, 1957) kazetari ohia da. 30 urtez jardun zuen Xiberoko Botza irratian esatari.[1]

Sohütako Ameltze kartierrean sortutako laborari alaba da. Hiru ahizpetan gazteena. Egiazko etxeko lanak egin behar izaten zituen lehenik, eta, ondoren, eskolakoak. Gazterik hasi zen ikasten eta lanean; aste goienetan. Laborantza ikasketak burutu zituen.

Etxeko hizkuntza euskara zen. Frantsesa eskolan ikasi zuen, eta ezagutu zuen euskaraz hitz egiteagatik eskolan jartzen zuten zigorra. Ziria batetik bestera pasatu behar izaten baitzuten eta azkenak zigorra jasaten zuen.

Haur denboran, Hegoaldea ez zen existitzen. Geroago, Maulen egin ziren bi Aberri egunetan parte hartu eta orduan sartu zitzaion Euskal Herriko mapa bere baitan

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21 urte inguru zituenean Laborantza kontabilitatean hasia zen lanean, Donapaleun. Udazkenean baziren kultur asteak, sekulako dinamika bazen. Jende anitz biltzen zen bertan. Antzerkiak, dantzaldiak eta ekitaldi ugari antolatzen ziren. Maite laguntzaile gisa ari zen; Ozazen [Zuberoa] biltzen ziren. Ikastolaren alde ere hainbat lan egindakoa da.

Taldean aritze hori laket zuen izugarri, eta kontulari lana utzi eta irratian aritzera erabaki zuen.

Militantzia zena bizibide bilakatu zion mihi dantzak. 30 urtez irrati-esatari jardun du Botza irratian, harik eta erretreta hartu arte. Administrazio kontseiluan segitzen du parte izaten, laguntzaile gisa. [2]

Mendizaletasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako kaskoak sarri igotzen ditu. Nepalen ere egona da, Everesten lehen kanpalekuan; eta Bolivian, 6.000 metrotik gorakoetara igotzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Madariaga, Ainize. «Maite Lephaille, Xiberoko Botzako kazetari ohia: “Ofizioan hori dut maite ukan: edozein jenderekin mintzatzea”» Berria 2020-07-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  2. «Urteko bilduma: Osagarri saila, Maite Lephaille.» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).